Mus eta sagardo txapelketak

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 26a, 03:00

Elur Txori elkarteak mus eta sagardo txapelketak antolatu ditu. Mus txapelketan izena emateko aukera azaroaren 7an bukatuko da eta txapelketa bera azaroaren 11n hasiko da. Sagardo txapelketa azaroaren 5erako prestatu dute. Izena emateko epea urriaren 28ra arte izango dute bazkideek eta gainerakoek egun horretatik aurrera izango dute aukera. Afarirako txartelak 25 euro balio ditu eta menua ere sagardotegikoa izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!