Interneten informazioa bilatzen ikasteko mintegia

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 26a, 03:00

Langile autonomo eta enpresa txikiei zuzendutako mintegiekin jarraituko dute kurtso honetan ere Hernani Institutuan (Karmelo Labakan). Datorren ostegunean, urriaren 27an izango da hurrengoa, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, eta gaia da Bilatu eta aurkitu: nola bilatu Interneten. Azaldu dutenez Internet oso baliagarria da gaur egun enpresentzat. Adibide bezala jarri dute diru laguntzei buruzko informazioa lortu daitekeela, baita hornitzaile edo lehiakideen informazioa ere. Mintegi hauek Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen ditu, Miramon Enpresa Digitalaren bidez. Ikastaroan izena ematea dohainik da eta telefono honen bidez egin daiteke: 943-747314 edota mezu bat bidali daiteke helbide elektroniko honetara: cursos@miramondigital.com. Informazio gehiago: www.miramondigital.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!