Erakunde honek Hernaniko gazteak animatu ditu ekarpenak egitera. Aurkezpena arratsaldeko 19:30etan izango da.
Gazte Bilgunea bere egitasmoa ezagutarazteko aurkezpenak egiten ari da herriz herri eta bihar Hernanin izango dira, Biterin 19:30etan.
Hernaniko aurkezpenean hizlari izango dira Mikel Ansa eta Joseba Antxustegi, Gazte Bilgunekoak eta proiekzioz lagunduta hitz egingo dute.
Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua helburu
Hernaniko Kronikari Gazte Bilgunetik adierazi diotenez Gazteriaren Kontseilua sortzea dute helburu, horretarako jaio zen erakunde hau eta talde ezberdinetako eragile eta norbanakoek osatzen dute. Biharko aurkezpenean azalduko dute erakunde honek orain arte egindako ibilbidea eta etorkizunerako asmoak. Gazte Bilguneak orain gutxi idatzi du Euskal Gazte Eskubideen Karta eta Euskal Herriko gazteei buruzko azterketa bat ere egin du. Asmoa dute datorren azaroaren 26an, lehenengo biltzarra egitea eta hain zuzen, horretarako ari dira 50 herritan aurkezpenak egiten.
Ekarpenak egiteko aukera
Biltzarra baina lehenago egin diren diagnosiei ekarpenak egiteko aukera dute gazteek eta Gazte Bilguneak hernaniarrak animatu ditu biharko aurkezpenera joan eta beren aportazioak egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!