Dominak eta trofeoak banatu ondoren bazkaltzera joan ziren.
ODOL Emaileen Elkarteak hainbat hernaniar omendu zituen pasa den igandean Andoainen egindako ekitaldian. Dominak eta trofeoak banatu eta segidan elkarrekin bazkaldu zuten.
50 aldiz odola eman duten hernaniarrak omendu zituzten batetik: Mª Teresa Arraras, Jose Arrieta, Jose Mª Garcia, Iñaki Miranda, Maritxu Olariaga eta Inaxio Sanz. 40 aldiz odola emandako emakumeak ere omendu zituzten, emakumeek gutxiagotan izaten baitute aukera odola emateko.
Emakume horiek izan dira: Mª Lourdes Aizpurua, Mª Jesus Aldaregia, Consuelo Calonge, Lutxi Goia, Gema Izagirre, Aranzazu Mujika, Mª Teresa Olano, Mª Angeles Ormaetxea, Manuela Ruiz eta Milagros Usandizaga.
Bestetik, 25 aldiz odola eman duten hernaniarrak ere omendu zituzten: Jose Antonio Aldasoro, Mª Jesus Ameztoi, Jokin Arregi, Jose Martin Berastegi, Juan Carballo, Lucila Casco, Luis M. Zerain, Kutxi Ezponda, Fernando Ferrero, Domingo Gainza, Carlos Hernandorena, Iñigo Larrañaga, Jose Luis Loinaz, Mirari Otxandorena, Antonio M. Olcoz, Julian M. Pellejero, Mª Dolores Perez, Purificacion Rios, Diego Salamanca, Mª Lourdes Tranche eta Itziar Zugasti.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!