Udalak Larramendi kaleko udal lokaletara sartzeko akzesibilidadea ere hobetu du eta argitu du, fibra optikoa jartzeko obrak direla eta, ez dela lurra bi aldiz altxatu.
UDALAK prentsara bidalitako ohar batean herrian egin dituen eta egin asmo dituen obra batzuen berri eman du.
Batetik Zikuñagako plazako obrak konkurtsora aterako ditu, plaza hori txukuntzeko asmoa baitu, nahiko utzita baitago. Argi sarea hobetu, plazako lurra aldatu eta haurrentzako joko berriak jartzeko asmoa du Udalak eta 89.000 euroko aurrekontua aurreikusi du.
Zuhaitzentzako
oinarriak aldatu
Bestetik Kardaberaz kalean dauden zuhaitzak jartzeko oinarriak aldatuko ditu Udalak. Orain arte zeudenak lurretik altueran zeuden eta estropezuak gertatu izan dira behin baino gehiagotan. Orain berrituta jarriko dituztenak lurraren pare egongo dira eta ez da beraz koskarik izango.
Lizeagako udal lokaletan akzesibilidadea hobetu
Udalak pasa den astean bukatutako beste obra baten berri eman du, Larramendi kalean dituen udal lokaletara sartzeko akzesibilidadea hobetu baitu, bertako koskak kenduta. Udalak argitu nahi izan du, hainbat bizilagunek komentatutakoa dela eta, lurra ez dela bi aldiz altxatu behar izan. Izan ere duela gutxi fibra optikoa pasa zuten Larramendi kaletik eta hori beste obra bat izan zela argitu du Udalak, ´orain egin denarekin zerikusirik ez duena, beste eremu batean sartu baitzen fibra optikoa` dio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!