Lana eta prekarietatearen inguruko gogoeta ‘El Taxista Ful’ pelikulan, gaur Natzako lokalean

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 26a, 03:00

Pelikula proiektatu ondoren gaiaren inguruan tertulia egiteko asmoa dute antolatzaileek. Gaueko 21:00etan hasiko da, Natza Kultur Errotako lokalean (Antziola, 7).

NATZA elkarteak antolatuta gaur ‘El Taxista Ful’ pelikula jarriko dute. Pelikula honen gaia da gaur egungo gizarteko lanaren antolaketa, eta horren inguruko kritika eta gogoeta egiten ditu. Asmoa da pelikula bukatzean tertulia egitea gaiaren inguruan. Pelikula ikusi nahi duenak gaur gaueko 21:00etan joan daiteke Natza Kultur Errotako lokalera, Antziola auzoko 7garren zenbakira. Lan egiteko taxia lapurtu Pelikulan kontatzen da lan egiteko taxia lapurtzen duen pertsona baten istorioa, errealitateko gertakarietan oinarrituta. Galdera honi erantzun nahi dio pelikulak: ´Gizon hori erotuta dago ala egungo sistemaren logikak bultzatu du horretara, beste aukerarik ematen ez duelako?` Pelikula honetako zuzendaria da Jordi Solé eta Donostiako Zinemaldian aipamen berezia egin zioten zuzendari berrien sailean. Hilabetero zine emanaldia Natza elkarteak asmoa du urtean zehar gutxienez hilabetero zine emanaldi bat egitea. Gai ezberdinen inguruan gogoeta egiten dituzten pelikulak aukeratuko dituzte, nahi izanez gero segidan tertulia egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!