Lekua geratzen da Hernani Institutuan langileentzat izango diren hainbat ikastaroetan

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 27a, 03:00

Hernani Institututik jakinarazi dute lanean dauden pertsonentzat antolatutako hainbat ikastarotan lekua geratzen dela oraindik. Zehazki, hauek dira ikastaroak: Automatismo neumatikoa eta elektroneumatikoa, 40 ordu, azaroaren 14tik abenduaren 7 arte; Automatismo elektroteknikoa, 40 ordu, azaroaren 14tik 30ra arte; eta Kontrol estatistikoa, 20 ordu, abenduaren 12tik 21ra arte. Ikastaro hauek Hobetuz programaren barruan dijoaz eta dohainik dira; astelehenetik ostiralera emango dira 17:30etatik 20:30ak bitartean. Informazio gehiago nahi duenak Hernani Institutura jo dezake edo 943 551188 telefono zenbakira deitu. Hernani Institutuko web orritik (www.hernanibhi.com) eskaera orria jaisteko aukera dago gainera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!