Animazioko 10 pelikula labur botako dituzte, ostiralean Astigarragako kultur etxean. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da.
NAZIOARTEKO film laburren emanaldia antolatu dute datorren ostiralerako, hilaren 28rako, Astigarragako kultur etxean. Guztira 10 animaziozko film botako dituzte denak ere umorezkoak. Saioa arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta guztira ordu bete inguru iraungo du. Sarrera dohainik da.
Hezur haragizko aktorerik gabeko pelikulak
Animazioak hezur haragizko aktorerik gabeko pelikulak dira eta baliabide ezberdinak erabil daitezke: plastilina, txotxongiloak, marrazkiak edo ordenagailua, besteak beste. Honek badu bentaja bat, hezur haragizko aktoreekin lortu ezin diren mugimenduak eta efektuak sortu daitezke, azken finean edozer gauza gerta dakieke pertsonaia hauei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!