DATORREN asterako Mendiriz Mendik Mendizale Astea antolatu du. Aurten ere gonbidatutako bidaiariek prestatuko argazki eta ikus-entzunezko montajeak dira Mendizale Asteko egitarauan leku gehien hartu dutenak. Datorren astelehenetik ostegunera egunero izango dira bidai ezberdinei buruzko kronikak, arratsaldeko 19:30etan, Biterin.
Aitor Arotzena irundarrak Pirineo eta Alpeetan barrena bizikletaz egindako bidaia azalduko du eta Patxi Sanchezek, Urkiola, Gorbeia eta Valderejo inguruetan egindako bidaia. Asteazken eta ostegunean hernaniarren txanda izango da eta hiru bidaien kronika ikusi ahal izango da iruditan: Ama Dabhlam eta Marmolejo, Himalaia eta Andeetako gailurrak; GT2 eta Patagonia lurralde magikoa.
Mendi kiroletako ikastaroa
Azaroaren 2 eta 3rako Mendiriz Mendik mendi kiroletarako entrenatzeko ikastaroa antolatu du. Eskalda, trekkinga, eskia edota mendian gora korrika egitea gustoko duenak ikastaro honetan aukera izango du horietarako ondo prestatzen ikasteko. Izena emateko Mendiriz Mendiko bulegora joan behar da, ostegun edo ostiral honetan, gaueko 20:00etatik 21:00etara.
Bestetik, umeen eguna antolatu dute azaroaren 4rako, eta irteeretara kopuru jakin batetara joan diren haurrei dominak banatuko dizkiete. Azaroaren 12 eta 13an diapositiba lehiaketa eta bazkide egunerako irteera izango dira.
AZAROAK 2-3
l ‘Mendiko kiroletako entrenamendua’. Mendiriz Mendiko bulegoan, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara.
AZAROAK 4, ostirala
l Umearen eguna. Dominen banaketa eta jai sorpresa. Arratsaldeko 19:30etan, Biterin.
AZAROAK 7, astelehena
l ‘Pirineoetatik Alpeetara bizikletaz’. Aitor Arozena irundarrak bizikletaz egindako bidaia azalduko du argazkitan. Arratsaldeko 19:30etan, Biterin.
AZAROAK 8, asteartea
l ‘Arabako parke naturalak bere mendietan barrena’. Urkiola, Valderejo, Gorbeia eta inguruetako natura ezagutaraziko du Patxi Sanchez Dehesak. Arratsaldeko 19:30etan, Biterin.
AZAROAK 9, asteazkena
l ‘Ama Dabhlam’ eta ‘Marmolejo’. Iñaki Zuza hernaniarrak Himalaian eta Andeetan igotako gailurrak aurkeztuko ditu. Arratsaldeko 19:30etan, Biterin.
AZAROAK 10, osteguna
l ‘GT2’ eta ‘Patagonia lurralde magikoa’. Bi hernaniarrek egindako irudi muntaiak aurkeztuko dituzte. Arratsaldeko 19:30etan, Biterin.
AZAROAK 12, ostirala
l XXVI diapositiba lehiaketa. Diapositiben proiekzioa eta sari banaketa. Urtean zehar egindako ekintzetan ateratako argazkiak ere jarriko dituzte. Arratsaldeko 19:30etan, Biterin.
AZAROAK 13, igandea
l Bazkide eguna. Mendi irteera, Laida-San Pedro de Atxarre-Ogoño.