Atzo izan zen aukera Hernanin perretxiku klase ezberdinak ikusteko eta probatzeko. Urretxa Mikologi elkarteak antolatuta eta Mikologi Jardunaldien barruan jarri zuten atzoko erakusketa eta kurioso bat baino gehiago inguratu zen egun guztian zehar perretxiku ezagun eta ezezagunak ikustera. Mikologia Jardunaldien barruan argazki txapelketa oraindik martxan da eta azaroaren 14 eta 15ean entregatu beharko dira argazki karreteak. Azaroaren 23 eta 24an argazki proiekzioa egingo dute Biteri kultur etxean eta azaroaren 25ean saribanaketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!