Ipui kontalaria izango da bihar liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 24a, 03:00

Astero bezala, Lur Korta ipui kontalaria izango da bihar Hernaniko Udal liburutegian. Bi ipui saio eskainiko ditu Kortak: lehenengoa 3-4 urteko haurrentzat, 17:30etan; eta bigarrena 5-7 urteko haurrentzat 18:00etan. Hernaniko Udalak antolatzen du Eusko Jaurlaritzak lagunduta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!