Iñaki Zelaia hernaniarrak ez zuen lortu atzo final erdietara pasatzea, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan. Atzoko saioan Aitor Sarriegik irabazi zuen eta Zelaia laugarren izan zen 658 punturekin. Final laurdenetako 5 saioetatik 12 bertsolari pasa dira final erdietara eta honakoak dira: Amaia Agirre, Etxahun Lekue, Jon Martin, Amets Arzalluz, Aitor Sarriegi, Xabi Paia, Ekaitz Goikoetxea, Fredi Paia, Mantxi, Jokin Uranga, Arkaitz Goikoetxea eta Arkaitz Estiballes.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!