Hernanik justu baina irabazi, 10-6

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 24a, 03:00

ohorezko B mailan, Hernanik garaipen ederra lortu zuen atzo Hospitalet taldearen kontra. Aldez aurretik ikusten zen partidu parekatua izango zela atzokoa eta hala gertatu zen. 10-6 irabazi zuten hernaniarrek baina deskantsuak galtzen zijoazen 3-6. Hernaniarrak partidu guztian zehar izan ziren katalanak baino gehiago, baina, ez zuten markatzerik lortzen. Hernaniko entsaioa Asier Insaustik egin zuen, transformaketa Garikoitz Barriok eta lehen zatiko zigor golpea Aritz Mitxelenak lortu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!