Omenaldian bereziki gogoratu zituzten 1980 urtean Hernanik bizi izandako errepresioa eta urte hartan hildako 5 hernaniarrak
OMENALDIA egin zitzaien atzo Oialumen euskal preso, errefuxiatu eta hildako gudariei. Omenaldia 1980garren urtean oinarritu zuten, eta orduko eta oraingo konparazioa egin zuten hitz eta irudi bidez. Hizlarien hitzetan, 1980 urtea oso gogorra izan zen Hernanirentzako, izugarrizko errepresioa bizi behar izan zuelako. Urte hartan hil zituen Batallón Vasco Españolek 5 hernaniar eta atzo bereziki gogoratu zituzten: Zapa, Portu, Luis Mari, Camio eta Antimasbere. Ekitaldian azpimarratu zuten baita ere, gaur egungo egoera ez dela ordukotik oso ezberdina eta jendea animatu zuten Euskal Herriaren alde lanean jarraitzera. Hernaniko dantzariek dantza berezi bat prestatu zuten eta ekitaldi bukaeran Hernaniko preso, errefuxiatu eta hildakoen senideak tabladu gainera igo ziren jendearen txalo artean, 5 omenduen senideak erdian zirela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!