Fosil erakusketa gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 23a, 03:00

Berriak elkarteak antolatuta, fosil erakusketa izango da gaur Hernanin. Benjamin Botanz Apeztegia olaztiarrak ekarriko du erakusketa Hernanira eta mundu guztiko fosilak izango ditu erakusgai. Kretaziko garaiko fosilak izango dira gehienak, orain dela 100 miloi urte ingurukoak, baina, baditu erakusketan orain dela 600 miloi urte ingurukoak ere. Intsektuak, koralak, krustazeoak, landareak, gasteropodoak eta abar erakutsiko ditu, gaur, 10:00etatik 14:30ak bitartean, Plaza Berrin (euria bada, Gudarien plazan).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!