Euskal Herrian Euskarazek 2005-06 urteko plangintza aurkeztu du

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 23a, 03:00

euskal Herrian Euskarazek datorren ikasturteko plangintza aurkeztu du. Guztira 9-10 puntuko plana prestatu dute Hernanirako eta horien artean azpimarratzen dituzte: Osakidetza Euskalduntzeko Planaren beharra, orokorrean jendea kontzientziatzeko egin beharreko ahalegina eta herriko eragileen sustengu eta parte hartzea bultzatzea. Planteatu dituzten ekintzen artean daude: Ezabaketa eguna, Salaketa Eguna eta Nazio mailan planteatzen diren Eskolak Euskalduntzearen aldeko sinadura bilketa, eta abar...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!