Oier Mendizabalek irabazi 22-18

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 23a, 03:00

oier Mendizabalek 22-18 irabazi zion atzo Eskuderori bigarren mailako lauterdiko txapelketan. Mendizabalek oso urduri hasi zuen partidua eta 6garren tantoa bitarte ez zuen bere jokurik erakutsi. Hortik aurrera lasaitu egin zen Hernaniko atzelaria eta hortxe egin zituen partiduko tantorik ederrenak. Partidua hernaniarrak eskutan zeukala ematen zuen baina eratsundarrak ez zuen etsi eta 15-16garren tantoan berdintzea lortu zuen. Mendizabalek azkenean sufritu egin behar izan zuen, baina, atera zuen partidua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!