Hernanik 2-0 galdu zuen atzo Ordiziaren kontra eta sailkapeneko atzeko zuloan jarraitzen du. F-8 ligan ere Hernanik galdu egin zuen.
gorengoen ligan, Hernanik galdu egin zuen berriz ere eta sailkepeneko azken postuetan dago. Ordiziak 2-0 irabazi zion atzo Hernaniri, nahiz eta jokuz gehiago izan ez. Bigarren zatiaren hasieran penalti bat pitatu zuen arbitroak Hernaniren kontra eta Jokin Apezetxea espultsatu zuen. Ordizia puntu eta jokalari baten aldearekin jarri zen eta ordurarte partidu berdindua izan zena oso zail jarri zitzaion hernaniarrei. Hernani sailkapeneko azken postuetan dago, 8 partidutik 6 galdu, 1 irabazi eta 1 enpatatuta. Hurrengo partidua Mutrikuren kontra, Zubipen.
F-8 ligan 0-1 galdu
F-8 kadete ligan Hernanik 0-1 galdu zuen atzo Intxaurdi taldearen kontra. Hernaniko neska taldea oso denboraldi ona egiten ari da aurten, joan den urtean ez bezala. Aurten 3 partidu irabazi dituzte eta bakarra galdu eta joku ona ari dira erakusten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!