‘Kaiera’ egitasmoa gaur iritsiko da Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 23a, 03:00

18 / 98+ Sumarioaren aurkako Kaiera egitasmoa gaur iritsiko da Hernanira, beste herri batzuetatik pasa ondoren. Koaderno haundi bat herritarren ekarpenekin bete nahi da gaur Hernanin eta 10:00etatik hasita ekitaldiak prestatu dituzte antolatzaileek. 10:00etan Egin eta Egin irratiko egoitzetan. 11:00etan Gudarien plazan. 12:00etan Plaza Berrin ekitaldi nagusia eta 13:30etan bukaera, Plaza Berrin bertan, pintxo eta sagardo probaketarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!