Denboraldiko bigarren partidua da gaurkoa, eta Landareko lehenengoa, 12:00etan. Iaz etxean Hernanik ondo irabazi zion Hospitaleti eta gaur ere horren bila dijoa taldea
MADRILEN aurreneko partidua galdu eta gero, sailkapenean lekua irabazteko asmotan aterako da Hernani, gaur Landaren. Hospitalet talde historikoa izango dute aurrean hernaniarrek eta partidu parekatua espero da gaurkoa aurreko urteetan bezala. Ohorezko B mailan borroka polita izan dute azken urtean Hospitaletek eta Hernanik eta iazkoan hernaniarrak gelditu ziren aurretik (3garren). Gaur ere horren bila aterako dira errugbi zelaira Joxe Elosegiren mutilak.
Hospitalet, talde historikoa
Talde katalana oso ezaguna da errugbi munduan, Hernani bezala. Orain dela bi urte jaitsi zen Hospitalet lehenbiziko mailatik eta orduzkero ahalegin haundiak egin ditu berriz Ohorezko A mailara igotzeko. Aurten kanpoko 9-10 fitxaje baditu taldeak eta indartuta dagoela dirudi. Jokatutako bi partiduetatik bat irabazi egin dute eta bestea galdu.
Hernani, kalitatez ondo
Hernaniarrek jokalari gehienak etxekoak dituzte, baina, erakutsi dute kalitate haundiko taldea direla. Baja asko xamar dauzka taldeak (4-5) denboraldi hasiera honetan baina Joxe Elosegiren ustez ´kalitatea badago`.
Ligan 8 talde ari dira eta 2-k jokatzen dute igoera fasea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!