Lodosara joateko eskurtsiorako zozketa asteartean

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 22a, 03:00

Jubilatu Etxeak irteera antolatu du Lodosara, hilaren 29rako. Izena ematen dutenekin zozketa egingo da datorren asteartean, hilaren 25ean, arratsaldeko 17:00etan. Irteeran piper enpresa bat bisitatuko dute eta bertako jakiak dastatzeko aukera izango da. Lodosako leku interesgarrienak bisitatuko dituzte segidan. Horrez gain bazkaria, dantza eta zozketa sorpresa izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!