HERNANIKO Batasunak bihar, igandea, izango den Kaiera ekimenean parte hartzeko deia egin die herritarrei, Kronikara bidalitako idatzi batean.
HERNANIKO Batasunak bihar, igandea, izango den Kaiera ekimenean parte hartzeko deia egin die herritarrei, Kronikara bidalitako idatzi batean. Batasunak gogorarazi du, 18/98 + plataformak antolatuta, igandean goizeko 10:00etatik aurrera Hernanin ekitaldi ezberdinak izango direla eta guzti hauekin bat egiteko deia luzatu nahi die herriko talde eta norbanakoei, ekarpenak egitera animatuz.
‘Eskubideak ez dira errespetatzen’
Batasunak idatzian dio eskubideak ez direla errespetatzen: ´Batasunak ederki dakien moduan Euskal Herrian ez zaizkigu denonak diren eskubideak errespetatzen, besteak beste, euskaldunoi dagokigun erabakitze eskubidea. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoako euskaldunekin etorkizuna amestu eta gauzatzeko eskubidea ez zaigu errespetatzen` azaldu du.
‘Korapiloak askatuz aurrera egin’
Batasunak dio denon eskubideak itolarrian daudela: ´gorri-horiz eta urdin-txuri-gorriz margotutako korapiloek estutzen baitiete lepoa. Tira dezagun handik eta hemendik aurretik eta atzetik korapiloak askatu bitartean, gure eskubideak arnasa har dezaten, pertsona askez osatutako Euskal Herria askearen bidean` dio amaitzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!