Futboleko nesken taldeak lidergoa mantendu nahi du gaur Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 22a, 03:00

Intxaurdiren kontra jokatuko dute 09:30etan. Gorengo mailako mutilen taldeak partidu zaila du gaur Ordizian.

KADETEETAKO nesken taldeak partidu garrantzitsua du gaur Zubipen 09:30etan. Talde honek Intxaurdi hartuko du, momentu honetan sailkapenean etsai nagusiena. Hernani lehendabiziko postuan dago, ez baitu partidurik galdu eta Intxaurdi bigarren dijoa berdinketa batekin eta gainerako partidu guztiak irabazita. Beraz, partidu borrokatua izango da gaurkoa, lidergoa zeinek eskuratu edo mantenduko baitago jokoan. Gorengo mailan partidu zaila Hernaniko gorengo mailako mutilen taldeak ere oso partidu garrantzitsua du gaurkoa, garratzitsua bezain zaila. Ordiziaren kontra jokatuko du Altamirako zelaian. Goierritarrak lider dijoaz sailkapenean eta oso talde sendoa osatzen dute. Ordiziak aurrean ondo jokatzen du eta Hernanik zaila izango du partidua irabaztea. Hala ere motibaziorik ez zaie faltako txuri-berdeei, joan den asteko berdinketaren ondoren. Partidua 16:30etan hasiko da. Beste partidu garrantzitsu bat jubenilek liga nazionalean Retiertoren kontra jokatuko dutena izango da. Partidua bihar izango da, goizeko 11:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!