EHNA tramitatzeko aukera bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 21a, 03:00

Bildu Hernanik antolatuta, Udalbiltzaren ordezkari bezala, bihar EHNA tramitatzeko aukera izango da, Biterin. EHNA tramitatzeko beharrezkoak dira: 3 argazki, errolda ziurtagaria (Udaletxean eskatu eta momentuan eskura daiteke) eta 15 euro. Adin txikikoek famili liburuaren fotokopia ere eraman beharko dute. Biterin izango dira bihar, larunbata, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Horrekin batera azaldu dute kurtso honetan hilabetero, hirugarren larunbatean izango dela EHNA egiteko aukera. Azkenik, EHNA etxean jaso ez dutenei esan nahi diete bidean direla eta berandu baino lehen etxean izango dituztela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!