1998ko uztailaren 15a zen, goizeko 8ak inguruan gure amak esnatu ninduenean esanez `Mikel poliziak EGINen sartu dituk`. Bertara iristerako langile asko, anaia tartean, eta jende franko jada han ziren. Gertu gertutik ikusi izan genuen EGIN Irratia eta Egin egunkariaren itxiera. Egun hartako malkoak eta amorrua ez ditut ahaztu, nahiz eta geroztik beste antzeko egoerak ezagutu izan: Egunkariaren itxiera, lagunen atxiloketa, alderdi politikoen ilegalizazioak....
Igande honetan goizeko 10etan EGINen elkartu eta ondoren Plaza Berrian datozen epaiketen aurrean gure iritziak, salaketak, burutazioak... plazaratzeko aukera izango ditugu. Igandean, gordeta dugun samina elkartasunean bilakatuko dugu. Batzuetan nabaritzen dugun ezintasuna gainditu eta aurre egiteko borondate irmoa azalduko dugu. Behar bada, bakarrik arituta Madrileri aurre egitea zaila izango da , elkarrekin errazago egingo zaigu.
Mikel Arrieta Iraola
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!