Asteburu honetan bi filme ikusteko aukera izango da, Biterin astero izaten den zine eskaintzaren barruan. Helduentzako Cinderela man jarriko dute eta umeentzako Charlie y la fabrica de chocolate, Tim Burtonek zuzendua eta Johnny Deep aktore ezaguna protagonista duela. Helduentzako proiekzioak izango dira: ostiralean 22:30etan; larunbatean 19:30etan eta 22:30etan
eta igandean 19:30etan. Umeentzako pelikula 17:00etan larunbata eta igandean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!