Zutik-ek 18/98 sumarioen kontrako protesta ekitaldira joateko deia egin du

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 21a, 03:00

HERNANIKO Zutik-ek 18/98 sumarioen kontra igandean egingo den protesta ekitaldira joateko deia egin die herritarrei, prentsa ohar batean. Protesta ekitaldia eguerdiko 12:00etan izango da, Plaza Berrin. ‘Sumario ilegal, injustu eta antidemokratikoa’ Zutikek azaldu du sumario honetan 200 pertsonatik gora daudela prozesatuak eta horietatik 9 hernaniarrak direla. Zutikek dio prozesu hauek gobernuaren ideiekin bat egiten ez du-ten pertsonen kontrakoak direla eta ETArekin lotura dutenaren aitzakian pertsonak, ideiak eta proiektuak kriminalizatu egingo direla. Zutikek dio errepresio ekintza hauek gai-tzesten dituztenak iritzi eta planteamendu ezberdinetatik egiten dutela, baina denak ere bat datozela eskubide zibil eta politikoen defentsan. Azkenik dio, giza eskubideen urraketa, datorren lekutik datorrela, askatasun pertsonal eta kolektiboen kontrakoa dela eta ondorioz gaitzetsi egin behar direla.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!