Mikel Azkue artista hernaniarraren lanak Donostiako Kera5 arte galerian daude ikusgai bihar arte, San Martin kaleko 62 zenbakian. Azkuek 26 koadro ditu exposizioan bertan, eta guztiek forma geometrikoak eta kolore biziak uztartzen dituzte.
Pintura figuratibotik arte geometrikora
Mikel Azkue aspaldi hasi zen pintura munduan. 23 urterekin marrazki figuratiboak egiten zituen, baina artista honek Kronikari adierazi dionez, figuratiboa egiteaz aspertu eta ´zerbait ezberdina bilatzen` hasi zen: ´10 urte pasa nituen gaur egun erabiltzen dudan teknikara iritsi arte, atzera eta aurrera`, dio Azkuek. Azkenean forma geometrikak sortzeari ekin zion: ´geometria infinitoa da, ez da bukatzen, eta horrek erakarri ninduen`.
Forma geometrikoak koloreen bidez banatzen ditu hernaniarrak, hori da bere ikurra. Modu horretan, formak sortzeaz gain koadroari bolumena ematen dio. Kolore biziak erabiltzen ditu horretarako, oso bereziak, izan ere, bere hitzetan: ´gorputza marrazkia da eta kolorea arima, behin hori irakurri nuen eta ados nago`.
Leku askotan erakutsia
Azkuek teknika berri honekin hainbat lekutan erakutsi du: Biterin, Zarautzen, Donostiako Kutxan... Horretaz gain pintura figuratiboarekin Xalapartako lehenengo pintura lehiaketa irabazi zuen, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!