Molotoff irratiak (99.2 FM) Kaiera egitasmoari buruzko saio berezia antolatu du gaurko. Saio horretara gonbidatu dituzte Iñigo Elkoro eta Elena Beloki, biak 18/98 sumarioetan inputatuak eta Kaiera egitasmoko bultzatzaileak dira. Saioan zehar elkarrizketa zabal bat egingo zaie eta egitasmoa, prozesu judiziala eta Kaiera koadernoari buruz hitz egingo da. Iganderako Hernanin antolatuta dauden ekitaldien errepasoa ere egingo dute. Saioa gaueko 21:00etatik 22:30etara
entzun ahal izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!