Gipuzkoako Eskolarteko Mendi Lehiaketa igandean

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 20a, 03:00

Igandean Billabonan izango den Gipuzkoako Eskolarteko Mendi Lehiaketan parte hartzeko Mendiriz Mendin eman daiteke izena, urriaren 21a baino lehenago, 20:00etatik 21:00etara. Igandean goizeko 08:30etan egin dute zita apeaderoan. Helduek ibilbide bat izango dute eta gaztetxoek beste bat. Hamaiketakoa norberak eraman beharko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!