600 miloi urteko fosilak ikusteko aukera izango da igandean Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2005eko urriaren 20a

Berriak, merkatari eta ostalarien elkarteak, antolatu du. Goizeko 10:00etatik eguerdira bitartean izango dira Plazan Berrin.

BERRIAK, merkatari eta ostalarien elkarteak, antolatuta igandean fosilen erakusketa izango da Plaza Berrin. Fosil hauek munduko bazter ezberdinetako txokoetatik datoz, 5 kontinenteetatik. Igandean ikusi ahal izango diren fosil zaharrenek 600 milioi urteko adina dute eta gazteenek, 40 milioi urte. Gehiengoak hala ere Kretazeo garaikoak dira, duela 100 miloi urtekoak.
Erakusketako fosilen jabea Olaztiko Benjamin Botanz Apeztegia da eta bere kolekzioa osatzen dute, batez ere: intsektu, koral, krustazeo, gasteropodo, oskol eta landareen fosilek.
Erakusketa goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:30etara izango da, Plaza Berrin. Euria egiten badu plazako arkupetan jarriko dute fosil erakusketa.

Arrasto edo moldeak
Fosilak garai batean animaliek eta landareek utzitako arrasto edo moldeak dira. Arrasto hauek fosil izena hartzeko 10.000 urteko adina izan beharra dute. Batez ere sedimentatutako arroketan bilatzen dira eta gehienak dagoeneko bizi ez diren espezieenak dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!