Zuzendaritza Batzordea gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 19a, 03:00

Ongintzako Zuzendaritza Batzordea bilduko da gaur, arratsaldeko 16:00etan. Gai ordena da: Hernanin arrisku egoeran bizi diren gazte eta adingabeei heziketa kalean emateko zerbitzuaren bukaera; etxez etxeko laguntza zerbitzurako Eudel hitzarmena; etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratua luzatzea; funtzionario talde batek jarritako demanda 2005eko lanpostu zerrendari buruzkoa eta 2006ko aurrekontu proiektua aurkeztea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!