Haurrentzako ipuinak asteartean liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2005eko urriaren 21a

Datorren asteartean, hilaren 25ean, ipuin kontaketa izango da udal liburutegian. Bi saio antolatu dituzte: aurrenekoa arratsaldeko 17:30etan izango da, 3-4 urteko haurrentzako; bigarrena, arratsaldeko 18:00etan izango da, 5-7 urteko haurrentzat. Lur Korta ariko da ipuin kontalari lanetan. Ipuin kontaketa saio hau Hernaniko Udalak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!