Argazki lehiaketa eta Urdiainera irteera

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 18a, 03:00

Mikologi jardunaldiak hasi dira udazken honetan ere eta urtero bezala perretxiko argazki lehiaketa antolatu dute. Karreteak jasotzeko asteazkena arte dago aukera, urriaren 19ra arte. Horretarako Urretxa Mikologi elkarteko bulegora joan behar da (Kale Nagusia 6) arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Bestetik datorren larunbatean Urdiaingo basoetara irteera antolatu dute, goizpasa, 10-15 urteko gazteentzat da hasiera batean. Izena emateko aukera gaur bukatzen da eta arratsaldeko 20:00etatik 20:30etara izango dira bulegoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!