Pello Goello margolariaren bakarkako erakusketa Biteriko aretoan

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 18a, 03:00

PELLO Goello margolariak erakusketa jarri du Biteriko aretoan, hilaren 28ra arte. Bertan bere margolari ibilbidean egindako lan ezberdinak ikusi daitezke, hasi 1980 urtean egindako lanetatik eta gaur egun egindako lanetaraino. Guztira 52 bat pieza jarri ditu erakusketan. 15 bat urte ziren, bakarka erakusketa bat jartzen ez zuela horrelako areto batean, Biteri kultur etxean pintura irakasle lanetan daramazkien urteak. Erakusketa ikusi nahi duenak astelehenetik ostiralera du aukera: arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Gai ezberdinak
Erakusketan gai, estilo eta teknika ezberdinak ikusteko aukera izango da. Teknika aldetik, akuarela, kolaxa, oleoa, pastelak eta akrilikoa erabili ditu, besteak beste.
Gai aldetik ikusi daitezke, Hernaniko paisaje ezberdinak erakusten dituen margo errealistak; eta Biteriko tailerrean bodegoien inguruan egindako azterketak eta abstrakzioak. Azken urteetan egindako margoetan berak landutako estiloko margoak ikusi daitezke, argazkikoak bezala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!