Mendiriz Mendi elkarteak ohar batean jakinarazi du datorren asteazkenean, urriaren 19an, bilera izango dutela elkarte honek Iturregi plazan duen bulegoan. Bertan finkatu nahi dituzte 2006 urtean egin beharreko jarduerak eta mendi irteerak; modu berean, elkarteko kideen artean sortutako ideia eta asmoez ere hitz egingo dute. Bilera arratsaldeko 20:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!