Doberak gogoeta prozesu bat hasi du elkartearen etorkizunari buruz

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 17a, 03:00

Azaroaren 19an eta 26an gogoeta saioak izango dituzte. www.kronika.net-en foroa ireki dute herritarrek parte hartzeko.

DOBERA Euskara Elkarteak 12 urte bete ditu sortu zenetik eta gogoeta prozesu bat hasi du orain arteko ibilbidea aztertu eta etorkizunean egin beharreko lanari buruz hitz egiteko.
Gogoeta prozesua herritarren eta bazkideen artean osatzea da asmoa eta horretarako datorren hilean, azaroaren 19 eta 26an (larunbata), gogoeta-saioak izango dira elkarte honek Larramendi kalean duen egoitzan, goizeko 10:30etatik 13:00ak bitartean.

Foroa ireki dute interneten
Gogoeta saioez gain, Doberak foroa bat ireki du Hernaniko Kronikaren web gunean (www.kronika.net). Foro honen bidez herritarrek gogoeta prozesuan parte hartu dezakete eta beraien iritzia eman.
Foro honetan hainbat gai proposatzen dira: Euskararen egoera Hernanin; euskara elkarte baten eginkizuna herrian zein den, orain arte Doberak egindako lanari buruz; eta etorkizunean jarraitu beharreko bidearen inguruan. Forora Gogoeta 05 atalean klikatuz sartu daiteke.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!