|
UDAZKENA iristearekin batera, Urretxak, Urumeako Mikologia Elkarteak, onddo
eta perretxikoei buruzko jardunaldiak antolatzen ditu. Eta urtero bezala,
egitarau zabala antolatu du elkarte honek aurten, gaurtik hasita,
herritarrei mikologiaren mundua ezagutarazteko. Lehiaketa, erakusketa eta hitzaldia, astegunean Aste honetan izango dira mikologia elkarteak antolatutako ekitaldi gehienak. Gaur irekiko da, esaterako, 4garren argazki lehiaketan parte hartzeko epea, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Modu berean, gaur zabalduko dute Biteri Kultur Etxean mikologiari buruzko erakusketa. Bertan onddo eta perretxiko ezberdinak ikusi ahal izango dira argazkitan. Erakusketa hau Urretxak duen argazki fondoarekin antolatu dute. Mikologia erakusketa gaur hasi eta ostiralean, urriaren 21ean, bukatuko da. Jardunaldiek hurrengo egunetan izango dute segida. Hilaren 20ean, osteguna, hitzaldi bat antolatu dute mikologiaren inguruan. Horretarako Antton Melendez mikologo ezaguna etorriko da Hernanira. Ez da lehenengo aldia Melendez Urretxak antolatutako mikologia jardunaldietara etortzen dela, beste bitan izan baita hizlari gisara. Hitzaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da Biteri Kultur Etxean, eta mikologoak perretxikoen munduari buruz hitz egingo du bertan. Urdiainera perretxiko bila larunbatean Datorren asteburuan perretxiko zaleek izango dute nola gozatua. Larunbatean mendi irteera antolatu dute, Urdiain ingurura. Irteera gaztetxoentzat dago prestatua (10-15 urte bitartekoentzat), baina Urretxatik adierazi dutenez lekua egon ezkero helduak ere joan daitezke bertara. Goizeko 07:30etan egin dute zita Atsegindegitik eta eguerdiko 13:00ak aldera bueltatuko dira leku berera, sestoa beteta, zorterik bada. Irteera honetan izena emateko gaur eta bihar egongo dira Urretxa elkartean, Kale Nagusiko 6garren zenbakian, 20:00etatik 20:30etara. Igandean, bezperan jasotakoa erakutsi eta dastatzera Igandean bezperan jasotako perretxiko eta onddoak erakutsiko dituzte Plaza Berrian mahaiak jarrita. Perretxiko guztiak sailkatuko dituzte eta elkarteko kideak bertan izango dira interesa dutenei azalpenak emateko. 12:30ak aldera perretxiko horiek egin eta dastatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek.
|
URRETXAK
urtero antolatzen duen argazki lehiaketarako epea gaur zabalduko dute. Izena
eman nahi duenak gaur, bihar eta etzi pasa beharko du Urretxa elkartetik
(Nagusia, 6) arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Bertan emango diote argazkiak
ateratzeko karretea. Argazkiak gai mikologikoen ingurukoan izan behar dira
soilik.
|