Hernaniko 5garren argazki rallya, irudiak harrapatzera

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 16a, 03:00

Rallya 9:00etan hasiko da, Udaletxeko arkupe txikian

GAUR Hernaniko bosgarren argazki rallya izango da goiz osoan zehar, Udalak antolatuta. Rallyari goizeko 09:00etan emango zaio hasiera, orduan hasiko baitira karreteak banatzen Udaletxeko arkupe txikian. Karreteak hartzeko azken ordua 09:30ak izango da. Karreteaz gain, argazkiak atera beharreko gaia zein den jakingo dute parte hartzaileek. Karretea entregatzeko azkeneko ordua 13:00tik 13:30etara izango da. Lehenengo hiru bilduma onenentzat sariak izango dira, bai heldu eta bai txikien artean. Horretaz gain, hernaniar batek egindako bilduma onenak ere saria jasoko du helduen artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!