Bost ikastaro abendura bitartean, Zilegi Eskolen eskaintza berria

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 16a, 03:00

Bonoak atera dituzte bertan parte hartu ahal izateko.

AEK-tik hiruhilabete honetarako Eskola Zilegien eskaintza berria ezagutarazi dute. Guztira bost ikastaro izango dira eta urriaren bukaeratik abendura bitartean emango dira. Ikastaro hauetan edozein pertsonak hartu dezake parte, baita AEK-ko ikasle ez direnek, ikastaro irekiak baitira. AEK-tik jakinarazi dutenez, ikastaroentzat hainbat bono kaleratu dituzte. Alde batetik 30 euroko bonoak, 20 orduz ikastaroak jasotzeko; eta bestetik, 50 eurokoak, kasu honetan 40 ikastaro ordu jasoko dira. Hala ere, adierazi dutenez, bono hauek konpartituak izan daitezke. AEK-k, informazio gehiago nahi duenarentzat telefono zenbaki bat jarri du: 943 557 801. Edo nahi izanez gero euskaltegi honek Larramendi kaleko 11 zenbakian duen egoitzara jo daiteke xehetasun gehiago eskatzeko edo bonoak erosteko. Zilegi Eskolen eskaintza (urria-abendua) Goizean (09:15-11:15) Erlajazioa. Asteazkenetan: Azaroaren 2, 9 eta 16ean. Intsusa ukendua egiteko tailerra. Astelehen eta asteartetan: Azaroaren 21 eta 22an. Neguko sukaldaritza bejetarianoa. Asteazken eta ostegunetan: Azaroaren 23 eta 24ean. Eguerdian (14:30-16:30) Erlajazioa. Ostegunetan: Urriaren 27 eta azaroaren 3 eta 10ean. Neguko sukaldaritza bejetarianoa. Asteazken eta ostegunetan: Azaroaren 23 eta 24ean. Gauean (19:00- 21:00) EH 60. hamarkadan: Herri baten berpiztea. Astearte, asteazken eta ostegunetan: Urriaren 24, 25, 26, 27an. Neguko sukaldaritza bejetarianoa. Astearte eta ostegunetan: Azaroaren 8 eta 10ean. Musika klasiko entzuteko irizpideak Ostegunetan, azaroaren 10 eta 17an eta abenduaren 1ean. Intsusa ukendua egiteko tailerra. Astelehenean: Azaroren 21ean Pintxo lehiaketa.Abenduaren 16ean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!