Hernanik 1-1 berdintzea lortu zuen azken momentuan

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 16a, 03:00

HernaniK azken momentuko berdinketa lortu zuen atzo Zubipen, Zarautzen kontra jokatutako partiduan. Harmailetan jende asko izan zen partidua ikusten eta animatzen.

HernaniK azken momentuko berdinketa lortu zuen atzo Zubipen, Zarautzen kontra jokatutako partiduan. Harmailetan jende asko izan zen partidua ikusten eta animatzen. Lehenengo gola zarautzen eskutik etorri zen bigarren denboraren erdialdean. Hala ere David Muñoz-en mutilak ez ziren atzera gelditu eta behin eta berriz saiatu ziren gola sartzen. Txuriberdeek azken momentuan, 95garren minutuan, sartu zuten gola, Iban Sorondoren eskutik. Arduradunen hitzetan taldea goraka dijoa eta berdinketa honekin orain arteko joera aldatu nahi dute eta partiduak irabazten hasi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!