Haurrentzako jaia gaur, Arriatsu eskola zaharrean

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 15a, 03:00

Osiñagako Auzo Elkarteak antolatuta, haurrentzako jaia izango da gaur Arriatsu eskola zaharrean. Jaia arratsaldez izango da, 17:00etan hasita eta bertan haurrentzako jolasak prestatu dituzte. Ondoren jolasetan parte hartu duten guztiek txokolatada izango dute. Urtero ospatzen dituzte Osiñagan Pilarikak eta aurten haurrentzako jaia egitea erabaki dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!