Balantxako aldaparen sarrera itxita egongo da datorren astelehenetik aurrera Udaltzaingoak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez. Bide mozketa egingo da lurjauzi txiki batek egindako kalteak konpontzeko eta Udaltzaingoak dio astebetez ezin izango dela bertatik pasa.
Argindarra moztuko dute
datorren asteartean
Bestalde, prentsa-oharrean Udaltzaingoak jakinarazi du datorren asteartean, hilak 18, argindarra moztuko dutela Lizeaga, Elitzatxo, Larramendi eta Elkano kaleetan. Argi mozketak ordubete iraungo du, arratsaldeko 15:00etatik 16:00ak bitartean.