WATERPOLO taldeek asteburu honetan hasiko dute liga eta Gipuzkoako Ligan
murgilduko dira. Mutilen aurreneko taldeak, Hernani Ak, gaur jokatuko du
Ordiziako Ñañarri taldearen kontra, arratsaldeko 16:30etan. Mutilen bigarren
taldeak, Hernani Bk, bihar jokatuko du Eibarreko Urbat taldearen kontra.
Partidua Hernaniko kiroldegian izango da, eguerdiko 13:00etan.
Neskek partidu amistosoak
Nesken taldeak ez du Gipuzkoako Liga jokatuko, izan ere, iaz nesken bi talde
besterik ez zeuden: Hernani eta Easo. Aurten ez da ziurra Easoko taldea aterako
denik ere eta Euskadiko Liga iritsi arte amistosoak jokatuko dituzte.
Euskadiko Ligari begira
Hernaniko waterpoloko 3 taldeak urtarrilan hasiko den Euskadiko Ligari
begira ari dira entrenatzen. Mutilen aurreneko taldeak lehen dibisiora igotzea
du helburu. Bigarren taldeak 3garren dibisioan aurreneko postuetan geratzea du
helburua eta Hernani A igotzen bada bigarren dibisiora pasatzea.
Euskadiko ligan neskek dibisio bakarra dute eta helburua izango dute
klasifikazioan aurreneko 3 postuetan geratzea.