GAZTETXULO hilabetekariak bost urte bete ditu eta bosgarren urteurrena
ospatzeko Gaztetxulo Busa izenekoa antolatu dute. Autobus honekin Euskal Herri
osotik ibilaldi bat egingo dute eta geldialdi bakoitzean hainbat ekitaldi
antolatu dituzte, batez ere gazteekin loturikoak: Bertsolaritza eta rap-a;
gazteak eta fikzioa; antzerki gaztea...
Hernanin bihar arratsaldean
Autobusak bihar hasiko du ibilbidea Donostiatik eta asmoa du urriaren 21a
arte handik eta hemendik ibiltzea.
Hernanira bihar etorriko da, arratsalde partean, 17:00ak aldera. Bertan
informazioa banatuko dute eta Aritz Sound Sistem diskoak pintxatzen
arituko da autobusa Hernanin dagoen bitartean. Gainera, antolatzaileek Kronikari
adierazi diotenez antisorgailuak banatzen arituko dira bertatik pasatzen direnen
artean. Gero, Lasartera joango da autobusa.