Renfek tren bereziak jarri ditu Nafarroa Oinez-era joateko, baina ez dira Hernanin geldituko

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 14a, 03:00

Renfek jakinarazi du tren erregional bereziak jarri dituela Ziordia eta Olaztin izango den Nafarroa Oinez-era joateko. Irun eta Donostiatik irtengo diren trenak ez dira Hernanin geratuko, Tolosan baizik. Tolosara aldiriko trenean joan daiteke. Itzultzeko trenak izango dira, Ziordiatik, 18:44ean, 19:25ean eta 19:39an eta Olaztin ere geldituko dira tren hauek. Guztira 8.000 plaza gehiago izango ditu tren zerbitzuak datorren igandean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!