Aguraingo Eguzkilore abesbatzaren kontzertua bihar Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 14a, 03:00

BIHAR kontzertua izango da Milagrosako kaperan Aguraingo Eguzkilore Abesbatzaren eskutik. Arabarrak Hernaniko Kantuz abesbatzak gonbidatuta izango dira gurean.
Kontzertua arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Milagrosa kaperan eta errepertorio zabala aukeratu dute bertara joaten direnek entzuteko. Horien artean Jesus Guridik moldatutako Goiko Mendian eta Boga, Boga kanta ezagunak eta Schubert, Giuseppe Marzi edo Solabarrietaren beste lan batzuk. Kontzertua Emilio Ipinzak zuzenduko du.

Eguzkilore abesbatza
Eguzkilore duela hamalau urte sortu zen eta hasieratik kontzertu asko eman ditu, bertan eta kanpoan (Alemanian, Frantzian...). Gaur egun 40 pertsonek osatzen dute Eguzkilore abesbatzako taldea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!