JOSE Luis Perez Vacas Muestra Txakurren Munduko Txapelketan izango da aste
honetan, Sole de Ubarbu zakurrarekin. Munduko Txapelketa urriaren 20tik 22ra
jokatuko da Danimarkako Vildbjer-Jutland herrian. Jose Luis Perez Vacas eta bere
txakurrak Espainiako selekzioko beste kideekin batera konpetituko du.
Iaz Gipuzkoako Kopa
Ez da aurreneko aldia Jose Luis Perez Vacasek sariak irabazten dituena Sole
de Ubarbu, Epagneul Bretoi arrazako zakurrarekin. Iaz Gipuzkoako Kopa irabazi
zuen eta aurten hemengo probetan zorte haundirik izan ez badu ere lortu du
munduko txapelketan egotea. Ia zorterik duten.