Elizatxok 34garren urteurrena ospatu zuen astearte gauean eta horretarako afari goxoa prestatu zuten bazkide eta gonbidatuentzat: entremesak, kokotxak almejekin, txuleta eta tarta, kafe, kopa eta puruaz jarraituta. Elkartea lepo bete zen eta giro ederra izan zen bertan. Parte hartutako guztiei giltzak eramateko oroigarri bana eman zieten, urteurreneko inskripzioarekin.
Tute eta mus txapelketetako sari banaketa
Afari ostean sari banaketak izan ziren. Tutean txapeldun izan ziren Felix eta Javi; bigarren Julian-Niko; hirugarren Miguel-Manolo; eta laugarren Salus-Txesko. Musean berriz, Andoni eta Ricar-ek jaso zuten txapela; bigarren Julian-Niko; hirugarren Tellez-Juan; eta laugarren Felix-Javi.
Txapeldunek afari bat irabazi zuten Casino Kursaal-en. Bestalde, sariak jarri zituzten honakoek: Casino Kursaal, Altuna Dekorazioak, Mayr Bonbak, Peru Eskabazioak, Etxeberria Anaiak, Montenegro Iturgintza, Joxe Mari Taberna, Rioja Taberna eta Goieko Garbiketa Produktuak. Laguntzaile izan ziren: Berastegi Kafeak, Viguisa, Palet, Gorostegi Anaiak, Nahikor eta Codorniu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!