HERNANIKO mutilen aurreneko taldeak 3 eta 0 galdu zuen atzo Real Unionen kontra jokatutako partidua. Jon Loran, taldeko arduradunetako batek, adierazitakoaren arabera Hernanik izandako 3 despistetatik etorri ziren Real Uninek hiru golak: bi aurreneko zatian eta hirugarrena bigarren zatian.
Despisteak despiste, Hernanik maila polita erakutsi zuen atzo eta piskanaka ekipoa sendotzen ari dela erakutsi dute, asteburuan Trintxerperen kontrako partiduan erakutsi zuen bezala.
Hurrengo partidua Zubipen jokatuko dute Zarautzen kontra, larunbatean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!